Mostrando las entradas con la etiqueta Diagnostikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta Diagnostikoa. Mostrar todas las entradas

jueves, 13 de septiembre de 2007

GURE GIZARTEAN ZENBATEAN AGERTZEN DEN ARAZO HAU?

Arazo hau populazio pediatrikoen %4-6k dauka, asaldura hau ugariena da. Gaitza honek bizitza guztirako iraun dezake AGHAak, sintomak, adina aurrera joan ahala, kasu askotan ezkutatu edo gainditu egiten diren arren. Hiperaktibitatea adierazten dutenak dira gehien ezkutatzen diren sintomak, arreta galduari dagozkionak % 60ean jarraitzen baitutte heduaroan. AGHAa gehiago agertzen da mutiletan nesketan baino, baina seguruenik gertatzen dena da neskek berezko aktibitate maila txikiago dutela mutilek baino. Gaur egungo klase mistoetako eskolan hiperaktibitateaerakusten duten emakumezkoak estalirik geratzen dira.
AGHA dunen % 25- 50k loaldiaren arazoak ditu. Aldiz, lo-aldiaren arazo kronikoak dituzten bularretako %25k AGHA izango du geroan. Loaldiaren akatsak areagotu egin dezake AGHAren sintomatologia. Kontutan izan behar da AGHAren tratamentuan baldintza hau.
Automoziozko ezbeharrak: Istripu eta izun edo legea betetzearen kasuak ez dira aldameneko asaldurak AGHAdunetan, betearateko funtzioen akatsa baino, baino honela arreta galdua da erantzule eta ez oldarkortasuan. Laborategian zein bizian egindako ikerketetan, gidatze modua askoz hobetzen dela metilfenidatoa hartzen denean frogatu da.
Helduen AGHA: 1976ra arte uste zen helduak AGHA pairatzen. Luzarora egindako jarraipenak hau erakusten dute: lorpen akademiko askasagoak, familiarteko arzo handiagoak, istripuak, drogamenpekotasun handiagoa etab. AGHA daukaten edo izan dutenen artean kontroleko populazioan baino.

NOLA JAKIN DEZAKEGU UMEAK AGHA DUEN?



Gaur egun buruko gaitz eta aslduren diagnostikoa egiteko tresnarik onena, Ameriketako Psikiatria elkartearen DMSN gidaliburua da. Non azaltzen zaigun, AGHA diagnostikatzeko arreta falta eta hiperaktibitate edo inpultsibitateko sei sintoma edo gehiago agertzea. Baita kontutan hartu behar dugu sintoma hoiek sei hilabeteetan iraun behar dutela. Bestalde zeinu edo sintomak zazpi urte bete aurretik agertu behar dute eta beharrezkoa da egokitzapen falta hori begi-bistakoa izatea bi egoeratan. Oso garrantzitsua dena da, sintoma hoiek ez dute agertu behar buruko bestelako asaldurekin nahastuta.








Faktore biologikoak dopamina eta noradrenalina neurotransmisoreen faltak, batik bat. Dopamina gai kimiko naturala da; adituen arabera "sariaren" edo sozialki onartua dagoen portaeraren errefortsuaren atzean dauden garuneko egiturek aktibatzen ditu dopaminak. Noradrenalinak, aldiz, lausoago jokatzen du garunean. Uste izan da alerta zentzua, arreta selektiboa izateko gaitasuna eta orientazioaren zentzua kontrolatzen du.








Irakasleak izango garen heinean, galdera hau bururatu ahal zaigu: Zer egin dezakegu gelan haur hiperaktibo eta arreta gabeekin?








Lau jomuga nagusi kontutan hartu behar ditugu:








  • Haurren hiperaktibitatea, arreta gabezia eta inpultsibitatea zerk eragiten duen aztertzea, lehen mailako eta bigarren mailako ezaugarriak.




  • Hiperaktibitatea, arreta gabezia eta inpultsibitatea nola ebaluatzen den ikastea. Ebaluazio tresnak agertzea.




  • Haurren Hiperaktibitatea, arreta gabezia eta inpultsibitatea nola trata daitekeen agertzea




  • Zer egin daiteke gelan haur hiperaktibi batekin? Haurren berezitasunak eta adimen mota kontuan hartuta, tratamendu programa baten atal nagusiak aztertu.

HIPERAKTIBITATEAREN GIAGNOSTIKOA ETA TRATAMENDUA



Diagnostikoa egiten denean klinikoa da eta normalean istoria klinikoan oinarritzen da. Gehienetan familiarekin eta umearekin hitz egiten da, elkarrizketa sakonak izanik. Miaketa fisikoa ere egin behar da, ez du gehienetan aparteko seinurik erakusten baina baina hala eta guztiz ere egin behar da.

Gaur egun diagnostikoa DSM-IV galderasortan datza. DSM-IV ko galderek sintoma batzuk bereizten dituzte arazoak edo gaixotasuna antzemateko. Hau da, galdera sorta honen bitartez historia kliniko txiki bat eraikitzen dugu. Hamazortzi galderaz osatuta dago, bederatzi AG-rako eta hiru Orako. Normalean AGHA dunek talde bietako sintomak izaten dituzte, baina lehen aipatu izan dugun moduan azpitaldeak egon badaude, zeren eta batzutan talde batekoak bete egiten dira eta bestekoak ez.

Batzutan historia guztia ezin denean egin, laburpen txiki bat eratzen da. Aipatu ditugun galdera hauek, 6 urte dituenerako aproposak dira eta 6 urteko errebisioan ume guztiei egiteko modukoak dira.

Bestalde beste galdera sorta batzuk daude, baita irakasleak eta gurasoak egin ahal izateko, tradizionalena Conners-en galdera sorta da. Baliogarriak izanda ere balorapen prozesuan, diagnostikoa ez da oinarritzen eskala baten edo besten lortzen duen ala ez, lehen aipatutako historia klinikoan oinarritzen da gehiago.

Tratamendua bi bideetatik izan daiteke, bateraezina baten eta bestearen defendatzaileen arabera, baina hala ere biak beharrezkoak dira. Azken aldi honetan, tratamendu farmakologikoak hartu du indarra. Ikerketa azko burutu ondoren MTA interesgarriena da, portaeraren aldaketarako ekimenak edo teknikak farmakoak bezainbeste edo eragin handiagoak zirela frogatzeko diseinatu zen.