jueves, 13 de septiembre de 2007

HIPERAKTIBITATEAREN GIAGNOSTIKOA ETA TRATAMENDUA



Diagnostikoa egiten denean klinikoa da eta normalean istoria klinikoan oinarritzen da. Gehienetan familiarekin eta umearekin hitz egiten da, elkarrizketa sakonak izanik. Miaketa fisikoa ere egin behar da, ez du gehienetan aparteko seinurik erakusten baina baina hala eta guztiz ere egin behar da.

Gaur egun diagnostikoa DSM-IV galderasortan datza. DSM-IV ko galderek sintoma batzuk bereizten dituzte arazoak edo gaixotasuna antzemateko. Hau da, galdera sorta honen bitartez historia kliniko txiki bat eraikitzen dugu. Hamazortzi galderaz osatuta dago, bederatzi AG-rako eta hiru Orako. Normalean AGHA dunek talde bietako sintomak izaten dituzte, baina lehen aipatu izan dugun moduan azpitaldeak egon badaude, zeren eta batzutan talde batekoak bete egiten dira eta bestekoak ez.

Batzutan historia guztia ezin denean egin, laburpen txiki bat eratzen da. Aipatu ditugun galdera hauek, 6 urte dituenerako aproposak dira eta 6 urteko errebisioan ume guztiei egiteko modukoak dira.

Bestalde beste galdera sorta batzuk daude, baita irakasleak eta gurasoak egin ahal izateko, tradizionalena Conners-en galdera sorta da. Baliogarriak izanda ere balorapen prozesuan, diagnostikoa ez da oinarritzen eskala baten edo besten lortzen duen ala ez, lehen aipatutako historia klinikoan oinarritzen da gehiago.

Tratamendua bi bideetatik izan daiteke, bateraezina baten eta bestearen defendatzaileen arabera, baina hala ere biak beharrezkoak dira. Azken aldi honetan, tratamendu farmakologikoak hartu du indarra. Ikerketa azko burutu ondoren MTA interesgarriena da, portaeraren aldaketarako ekimenak edo teknikak farmakoak bezainbeste edo eragin handiagoak zirela frogatzeko diseinatu zen.

No hay comentarios: