jueves, 13 de septiembre de 2007

NOLA JAKIN DEZAKEGU UMEAK AGHA DUEN?



Gaur egun buruko gaitz eta aslduren diagnostikoa egiteko tresnarik onena, Ameriketako Psikiatria elkartearen DMSN gidaliburua da. Non azaltzen zaigun, AGHA diagnostikatzeko arreta falta eta hiperaktibitate edo inpultsibitateko sei sintoma edo gehiago agertzea. Baita kontutan hartu behar dugu sintoma hoiek sei hilabeteetan iraun behar dutela. Bestalde zeinu edo sintomak zazpi urte bete aurretik agertu behar dute eta beharrezkoa da egokitzapen falta hori begi-bistakoa izatea bi egoeratan. Oso garrantzitsua dena da, sintoma hoiek ez dute agertu behar buruko bestelako asaldurekin nahastuta.








Faktore biologikoak dopamina eta noradrenalina neurotransmisoreen faltak, batik bat. Dopamina gai kimiko naturala da; adituen arabera "sariaren" edo sozialki onartua dagoen portaeraren errefortsuaren atzean dauden garuneko egiturek aktibatzen ditu dopaminak. Noradrenalinak, aldiz, lausoago jokatzen du garunean. Uste izan da alerta zentzua, arreta selektiboa izateko gaitasuna eta orientazioaren zentzua kontrolatzen du.








Irakasleak izango garen heinean, galdera hau bururatu ahal zaigu: Zer egin dezakegu gelan haur hiperaktibo eta arreta gabeekin?








Lau jomuga nagusi kontutan hartu behar ditugu:








  • Haurren hiperaktibitatea, arreta gabezia eta inpultsibitatea zerk eragiten duen aztertzea, lehen mailako eta bigarren mailako ezaugarriak.




  • Hiperaktibitatea, arreta gabezia eta inpultsibitatea nola ebaluatzen den ikastea. Ebaluazio tresnak agertzea.




  • Haurren Hiperaktibitatea, arreta gabezia eta inpultsibitatea nola trata daitekeen agertzea




  • Zer egin daiteke gelan haur hiperaktibi batekin? Haurren berezitasunak eta adimen mota kontuan hartuta, tratamendu programa baten atal nagusiak aztertu.

No hay comentarios: