jueves, 13 de septiembre de 2007

IRAKASLEAK



HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATEK BALIOGARRI IZAN DITZAKEEN ZENBAIT ASPEKTU

Eguneroko bizitza eta haur horien emozioak. Aprobetxatu mementoan sortzen den hori (haur eskolan haurrek oso sarri adierazten dituzte emozioak), esan beharrean “gaur beldurra landuko dugu”. Irakasleak badaki garai horretan zein diren haurren benetako kezkak; bada, hitz egin lasai horietaz, eta ikusarazi beldur horiek, kezka horiek erabat normalak direla, denok ditugula.


Eguneroko bizitzan beste baliabide bat da gatazkak erabiltzea, borrokak, bazterketak eta, azken batean, sufrimenduaren edozein agerpen baliatzea gelan enpatia garatzeko eta bestearen lekuan jartzeko gaitasuna sakontzeko.


Bestetik, irakasleak balia dezake bere eredu izatea, emozioak nola adierazi eta horiei aurre nola egin erakusteko. Eredu den aldetik haurrei erakusten die berak nola adierazten duen poza, harrotasuna, amorrua; eta, irakasleak, gehiegikeriaz jokatzen duenean (irakasleok ere batzuetan kontrola galdu egiten dugulako eta pasa egiten garelako), ikasten badu esaten “garrasi egin dizut eta barkatu, zeren haserretu naiteke eta ondo dago gainera haserretzea, baina horregatik ez dizut zertan garrasirik egin”; hori esaten ikasten badu, haurrei ematen dien lezioa izugarria da, barkamena eskatzen, kulpa kudeatzen eta eragindako mina konpontzen irakasten baitie.

HAUR HEZKUNTZAREN GARRANTZIA



HAUR HEZKUNTZAK HAURRAREN GARAPEN EMOZIONALERAKO EGIN DEZAKEENA





Lehenik eta behin, giro bat sortu behar da haurra emozionalki seguru sentitzeko. Irakasleak haurrarentzat atxikimenduko irudi behar du izan. Zer egin horretarako? Haurrari erantzun, ulertu, ukitu, aurpegira begiratu, denbora eskaini. Zure energia guztia horretan jarri, benetan inportantea hori delako, karratu eta hirukien fitxak egitea baino gehiago.


Behin haurra seguru sentitzen denean, orduan has gaitezke beste alor hauek lantzen: emozioen kontzientzia hartzea, sentitzen dutena izendatzen laguntzea; besteen emozioez jabetzea,

Nola espresatzen dituzten jabetzea eta ulertzea zergatik hunkitzen diren besteak; enpatia; edozerk ez duela balio ikastea, alegia, sentimendu guztiak zilegi direla (baita amorrua, inbidia edo jeloskortasuna ere), baina ez dela zilegi horregatik edozer gauza egitea; eta adimen emozionalean oso garrantzitsua den beste gauza bat, asebetetze unea atzeratzen irakastea.

LAGUNTZA ESKEINTZEN DUTEN ELKARTEAK







Arreta- defizita,hiperaktibitate edo oldalkortasunarekin edo gabe, duten pertsonei laguntzeko Nafarroako Erriberako familien elkartea”





Nafarroako Erriberako gurasoen talde bat dira eta ADHN duen senideren bat dute.Indarrak gehitu behar direla pentsatzen dutelako elkartu dira, horrela, elkar lagundu eta lan egin haien seme-alabek behar dituzten ulertze, arreta eta prestakuntza jasan ditzaten. Hau guztia beren inguru naturalean elkar ezagutzeko eta denon artean babesa eta laguntza sare bat sortuz.
Informazio eta orientazioa.:Hauek bait dira haiek eskeintzen duten laguntzak






Liburuen mailegu zerbitzua
Laguntza taldeak.
Guraso eskola





Horregatik ere kontuan hartu behar da, TDH-a dutenen alde ona, izan badutelako.Haien burutazioak honako hauek dira:








"Zoritxarrez, jendeak maiz bakarrik ikusten ditu, gure seme-alabek (ADHN dutenak) sortzen dituzten arazoak eta bere alde negatiboak.Hala ere , ume miresgarri hauen kualitateak nabarmendu, balioetsi eta potentziatu behar dira:Ume espontaneoak, zintzoak, fidakorrak, leialak, umore onekoak, sentiberak, eskuzabalak, izaera bizikoak eta ausartak, berritzaileak, intuitibo, argiak,... dira.Thomas A. Edison, Albert Einstein eta Leonardo da Vincik Tda-h ekin zerikusia duten jarrerak izan zituzten."

JOLASAK BALORE TERAPEUTIKOA






Gure kasuan haurraren garapena eta adimena kontutan izaten ari gara baina hala ere haurrei buruz hitz egiten ari garen ezkero, jolasak ezin ditugu ahaztu. Edozein haurren bizitzan lekua bait dute eta psikologia ebolutiboak barneratzen ditu.Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian.Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu.Jolasak gauzak aurkitu eta esperimentatzen laguntzen digu. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da.Pentsamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurrak denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioal frogatzen ditu, eta bere ezagutza lantzen doa.Jolasak balore terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.

Euskal Herrian orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten da ( familia, kalea ), gehienak oso gune zehatzetan eta ozta- ozta mantendu dira.Produktibitatea helburu duen gizarte honetan, helburua produktua ez duen beste edozein jarduera denbora galtze gisa ikusi izan da.

HEZKUNTZA ESPARRUAREKIKO TRATAMENDUAK

Tratamendu programa desberdinak ikusiko ditugu, beti ere hezkuntza esparrura mugatuz.






  • Ikusmenezko adimen mota duten ikasleekin irudiak, argazkiak, diagramak, irudiak, argazkiak, diagramak, mapa kognitiboa, planoak eta grafikoak erabil daitezke.




  • Ukimenean edo zenestesian oinarritutako adimena duenarentzat, mugimenduan, dramatizazioetan, rolen jokoan, dantzan edo ariketa fiskoan oinarritutako ikaskuntza proposatzen da.-




  • Hizkuntzazko adimena duenak historiak kontatuz, eztabaidatuz, irakurriz eta idatziz ikasten du ongi. Liburuak irakurriz gozatu egiten du.-




  • Adimen logiko-matematikoa duenak logikoki tratatzen ditu arazoak: kalkulatu, sailkatu, kritikoki pentsatu. Zenbakiekin lanean edo jolasean gozatu egiten du.Matematikako eskolak atsegin ditu (haur hezkuntzan; kontatzea edo zenbakiekin gauzak egitea gogoko du). Matematikak, Puzzle logikoak, detektibe jokoak zientzia jokoak eta ordenagailuko interesgarriak gertatzen zaizkio.-




  • Adimen musikala -erritmikoa duenak abestuz, entzunez, txaloak joz, konposatuz ikasten du ongi. Musika ulertu eta sortzeko trebetasuna du eta musika trenekin erritmoa mantentzen du. Musika jartzen denean positiboki erantzuten du. Melodia behin entzutea nahikoa du ongi erreproduzitzeko.




  • Adimen espaziala duenak ikusmenezko irudiez, bisualizazioz, grafikoez, marrazkiez, koloreez, arteaz, diseinu bidez ikasten du ongi.




  • Gorputzezko eta mugimenezko adimena duenak dantza eginez, korrika, jauzika ibiliz, jostatuz ikasten du ongi.




  • Pertsonen arteko adimena duenak besteak gidatuz, haiekin eztabaidatuz eta bitartekotza eginez ikasten du ongi. Besteei irakasten gozatu egiten du. Besteek bere konpainia bilatzen dute. Lagunekin egonez eta haiekin jolastuz gozatu egiten du.




  • Pertsona barneko adimena duenak bere buru barnera begiratu, esna amets eginez, plangintzak eginez, kontsiderazioak eginez ikasten du ongi. bakarrik eta bere erritmo propioan lan eginez, proiektu indibidualetan ikasten du ongi. Norbere emozioak ulertzeko gaitasuna: nola sentitzen den jakiteko eta adierazteko gaitasuna badu. Bere trebetasunen eta ahultasunen zentsu errealista du. Bere burua gidatzeko zentzu ona du.




  • Ingurumen adimena duenak ingurumenarekin elkarreraginean, ingurumena behatuz eta handik datuak bilduz ikasten du ongi. Mendira, zoora, historia naturaleko museora irtetea atsegin du. Etxeko edo ikasgelako animaliak zaintzea atsegin du. Ikasgelan asko hitz egiten du bere animalia edo naturako gustuko tokiez, animalien eskubideez edo lurra zaintzeaz.

AGHA SINDROMEAREN HISTORIAN MURGILDUZ

Sindrome hau lehenengo aldiz XIX.mendearen amaieran deskribatu zen, zorotasun inpultsibo, kontrol moralaren gutxiegitasun eta inhibizio gabezia modua. XX.mendearen hasieran lesio edo gabezia neurologikoetatik eratorritako nahaste gisa ulertzen zen nahaste hiperaktiboa eta arreta gabezia.Gaur AGHAren inguruko aurrekariak eta egungo egoerei buruz hitz egingo dut. Gaixotasun honen kontzeptualizazioan etapa hauek bereiz daitezke: Garun lesioa → Garun disfuntzioa → Sindrome hiperaktiboa→ Arreta gabeziaren aroa→Diagnostiko irizpideen gorakada→Neuroirudiaren eta funtzio exekutiboaren aroa.Haurraren garuneko lesioaren aroa: portaera inpultsibo eta desafiatzailez, erasokortasunez, disziplinaren kontra egoteaz, gehiegizko jarduera eta hunkigarritasunez, inhibizio gaitasun gutxiegiz eta arreta gabeziaz bereizten zen haurraren sindrome bat deskribatu zuen Stille-ek (1902).









  • Hiperaktibitatearen urrezko aroa: ikertzaileak konturatu ziren sintomatologia hiperaktiboa zuten haurrek ez zutela inolako garun lesiorik, eta garun lesio minimoaren kontzeptutik funtzionamendu txarraren edo garun disfuntzioa minimoaren hipotesira iragan ziren Clements eta Peters, 1962; McKeith, 1963; Polaino Lorente, 1997.




  • Arreta gabeziaren aroa: 70eko hamarkadan ordura arte ezaugarri elkartutzat hartzen zirenak lehen mailara iragan ziren: arreta gabezia, arretaren kitzikapena erregulatu ezina, arreta jarraituaren gabezia, inhibizio gaitasunaren galera, inpultsibitatea, frustrazioa eraman ezina eta erreakzio erasokorrak (Safer eta Allen, 1976).




  • Diagnostiko irizpideen gorakada:1994an, DSM-Ivak Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin Nahastearen (AGHA)hiru forma kliniko berezi zituen: arreta gabeziaren nagusigoa duen nahastea, hiperaktibitatea eta inpultsibitatearen nagusiagoa duen nahastea eta nahaste konbinatua.




  • Neuroirudiaren eta funtzio exekutiboaren aroa: nahastearen sorrera dopaminak eta beste neurotransmisoreek duten zerikusia eta giza genomak duen eragina aztertu zen; eredu esplikatzaile konplexuak landu ziren (hiperaktibitatea, auto-erregulazioa gabezia eta funtzionamendu kognitiboa).

GURE GIZARTEAN ZENBATEAN AGERTZEN DEN ARAZO HAU?

Arazo hau populazio pediatrikoen %4-6k dauka, asaldura hau ugariena da. Gaitza honek bizitza guztirako iraun dezake AGHAak, sintomak, adina aurrera joan ahala, kasu askotan ezkutatu edo gainditu egiten diren arren. Hiperaktibitatea adierazten dutenak dira gehien ezkutatzen diren sintomak, arreta galduari dagozkionak % 60ean jarraitzen baitutte heduaroan. AGHAa gehiago agertzen da mutiletan nesketan baino, baina seguruenik gertatzen dena da neskek berezko aktibitate maila txikiago dutela mutilek baino. Gaur egungo klase mistoetako eskolan hiperaktibitateaerakusten duten emakumezkoak estalirik geratzen dira.
AGHA dunen % 25- 50k loaldiaren arazoak ditu. Aldiz, lo-aldiaren arazo kronikoak dituzten bularretako %25k AGHA izango du geroan. Loaldiaren akatsak areagotu egin dezake AGHAren sintomatologia. Kontutan izan behar da AGHAren tratamentuan baldintza hau.
Automoziozko ezbeharrak: Istripu eta izun edo legea betetzearen kasuak ez dira aldameneko asaldurak AGHAdunetan, betearateko funtzioen akatsa baino, baino honela arreta galdua da erantzule eta ez oldarkortasuan. Laborategian zein bizian egindako ikerketetan, gidatze modua askoz hobetzen dela metilfenidatoa hartzen denean frogatu da.
Helduen AGHA: 1976ra arte uste zen helduak AGHA pairatzen. Luzarora egindako jarraipenak hau erakusten dute: lorpen akademiko askasagoak, familiarteko arzo handiagoak, istripuak, drogamenpekotasun handiagoa etab. AGHA daukaten edo izan dutenen artean kontroleko populazioan baino.