jueves, 13 de septiembre de 2007

HEZKUNTZA ESPARRUAREKIKO TRATAMENDUAK

Tratamendu programa desberdinak ikusiko ditugu, beti ere hezkuntza esparrura mugatuz.






  • Ikusmenezko adimen mota duten ikasleekin irudiak, argazkiak, diagramak, irudiak, argazkiak, diagramak, mapa kognitiboa, planoak eta grafikoak erabil daitezke.




  • Ukimenean edo zenestesian oinarritutako adimena duenarentzat, mugimenduan, dramatizazioetan, rolen jokoan, dantzan edo ariketa fiskoan oinarritutako ikaskuntza proposatzen da.-




  • Hizkuntzazko adimena duenak historiak kontatuz, eztabaidatuz, irakurriz eta idatziz ikasten du ongi. Liburuak irakurriz gozatu egiten du.-




  • Adimen logiko-matematikoa duenak logikoki tratatzen ditu arazoak: kalkulatu, sailkatu, kritikoki pentsatu. Zenbakiekin lanean edo jolasean gozatu egiten du.Matematikako eskolak atsegin ditu (haur hezkuntzan; kontatzea edo zenbakiekin gauzak egitea gogoko du). Matematikak, Puzzle logikoak, detektibe jokoak zientzia jokoak eta ordenagailuko interesgarriak gertatzen zaizkio.-




  • Adimen musikala -erritmikoa duenak abestuz, entzunez, txaloak joz, konposatuz ikasten du ongi. Musika ulertu eta sortzeko trebetasuna du eta musika trenekin erritmoa mantentzen du. Musika jartzen denean positiboki erantzuten du. Melodia behin entzutea nahikoa du ongi erreproduzitzeko.




  • Adimen espaziala duenak ikusmenezko irudiez, bisualizazioz, grafikoez, marrazkiez, koloreez, arteaz, diseinu bidez ikasten du ongi.




  • Gorputzezko eta mugimenezko adimena duenak dantza eginez, korrika, jauzika ibiliz, jostatuz ikasten du ongi.




  • Pertsonen arteko adimena duenak besteak gidatuz, haiekin eztabaidatuz eta bitartekotza eginez ikasten du ongi. Besteei irakasten gozatu egiten du. Besteek bere konpainia bilatzen dute. Lagunekin egonez eta haiekin jolastuz gozatu egiten du.




  • Pertsona barneko adimena duenak bere buru barnera begiratu, esna amets eginez, plangintzak eginez, kontsiderazioak eginez ikasten du ongi. bakarrik eta bere erritmo propioan lan eginez, proiektu indibidualetan ikasten du ongi. Norbere emozioak ulertzeko gaitasuna: nola sentitzen den jakiteko eta adierazteko gaitasuna badu. Bere trebetasunen eta ahultasunen zentsu errealista du. Bere burua gidatzeko zentzu ona du.




  • Ingurumen adimena duenak ingurumenarekin elkarreraginean, ingurumena behatuz eta handik datuak bilduz ikasten du ongi. Mendira, zoora, historia naturaleko museora irtetea atsegin du. Etxeko edo ikasgelako animaliak zaintzea atsegin du. Ikasgelan asko hitz egiten du bere animalia edo naturako gustuko tokiez, animalien eskubideez edo lurra zaintzeaz.

No hay comentarios: