HAUR HEZKUNTZAK HAURRAREN GARAPEN EMOZIONALERAKO EGIN DEZAKEENA
Lehenik eta behin, giro bat sortu behar da haurra emozionalki seguru sentitzeko. Irakasleak haurrarentzat atxikimenduko irudi behar du izan. Zer egin horretarako? Haurrari erantzun, ulertu, ukitu, aurpegira begiratu, denbora eskaini. Zure energia guztia horretan jarri, benetan inportantea hori delako, karratu eta hirukien fitxak egitea baino gehiago.
Behin haurra seguru sentitzen denean, orduan has gaitezke beste alor hauek lantzen: emozioen kontzientzia hartzea, sentitzen dutena izendatzen laguntzea; besteen emozioez jabetzea,
Nola espresatzen dituzten jabetzea eta ulertzea zergatik hunkitzen diren besteak; enpatia; edozerk ez duela balio ikastea, alegia, sentimendu guztiak zilegi direla (baita amorrua, inbidia edo jeloskortasuna ere), baina ez dela zilegi horregatik edozer gauza egitea; eta adimen emozionalean oso garrantzitsua den beste gauza bat, asebetetze unea atzeratzen irakastea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario