jueves, 13 de septiembre de 2007

AGHA SINDROMEAREN HISTORIAN MURGILDUZ

Sindrome hau lehenengo aldiz XIX.mendearen amaieran deskribatu zen, zorotasun inpultsibo, kontrol moralaren gutxiegitasun eta inhibizio gabezia modua. XX.mendearen hasieran lesio edo gabezia neurologikoetatik eratorritako nahaste gisa ulertzen zen nahaste hiperaktiboa eta arreta gabezia.Gaur AGHAren inguruko aurrekariak eta egungo egoerei buruz hitz egingo dut. Gaixotasun honen kontzeptualizazioan etapa hauek bereiz daitezke: Garun lesioa → Garun disfuntzioa → Sindrome hiperaktiboa→ Arreta gabeziaren aroa→Diagnostiko irizpideen gorakada→Neuroirudiaren eta funtzio exekutiboaren aroa.Haurraren garuneko lesioaren aroa: portaera inpultsibo eta desafiatzailez, erasokortasunez, disziplinaren kontra egoteaz, gehiegizko jarduera eta hunkigarritasunez, inhibizio gaitasun gutxiegiz eta arreta gabeziaz bereizten zen haurraren sindrome bat deskribatu zuen Stille-ek (1902).









  • Hiperaktibitatearen urrezko aroa: ikertzaileak konturatu ziren sintomatologia hiperaktiboa zuten haurrek ez zutela inolako garun lesiorik, eta garun lesio minimoaren kontzeptutik funtzionamendu txarraren edo garun disfuntzioa minimoaren hipotesira iragan ziren Clements eta Peters, 1962; McKeith, 1963; Polaino Lorente, 1997.




  • Arreta gabeziaren aroa: 70eko hamarkadan ordura arte ezaugarri elkartutzat hartzen zirenak lehen mailara iragan ziren: arreta gabezia, arretaren kitzikapena erregulatu ezina, arreta jarraituaren gabezia, inhibizio gaitasunaren galera, inpultsibitatea, frustrazioa eraman ezina eta erreakzio erasokorrak (Safer eta Allen, 1976).




  • Diagnostiko irizpideen gorakada:1994an, DSM-Ivak Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin Nahastearen (AGHA)hiru forma kliniko berezi zituen: arreta gabeziaren nagusigoa duen nahastea, hiperaktibitatea eta inpultsibitatearen nagusiagoa duen nahastea eta nahaste konbinatua.




  • Neuroirudiaren eta funtzio exekutiboaren aroa: nahastearen sorrera dopaminak eta beste neurotransmisoreek duten zerikusia eta giza genomak duen eragina aztertu zen; eredu esplikatzaile konplexuak landu ziren (hiperaktibitatea, auto-erregulazioa gabezia eta funtzionamendu kognitiboa).

No hay comentarios: