Gure kasuan haurraren garapena eta adimena kontutan izaten ari gara baina hala ere haurrei buruz hitz egiten ari garen ezkero, jolasak ezin ditugu ahaztu. Edozein haurren bizitzan lekua bait dute eta psikologia ebolutiboak barneratzen ditu.Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian.Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu.Jolasak gauzak aurkitu eta esperimentatzen laguntzen digu. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da.Pentsamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurrak denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioal frogatzen ditu, eta bere ezagutza lantzen doa.Jolasak balore terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.
Euskal Herrian orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten da ( familia, kalea ), gehienak oso gune zehatzetan eta ozta- ozta mantendu dira.Produktibitatea helburu duen gizarte honetan, helburua produktua ez duen beste edozein jarduera denbora galtze gisa ikusi izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario