jueves, 13 de septiembre de 2007

IKASKETEETAN ETA BIZITZA SOZIALEAN NOLA ERAGITEN DU

Hiperaktibitatearen historia eta zergatiak azaldu ostean ,oraingoan zelan eragiten duen azalduko dugu lagunak.




Mikel Haranbururen esanetan, sendabide kognitiboak eta bere beharretara egokitutako heziketa direla onuragarriak. Heziketa horretan, eskola, gurasoak eta eta lagunarteak ere hartu behar dute parte." Sendabide eraginkorra izan dadin, gurasoak ere inplikatu behar dute. Gure helburua sendabidearen efektuak orokortzea da, eta horretarako testuinguru ezberdinak hartu behar ditu aintzat" . gurasoen inplikazioa oso garrantzitsua da, orokorrean eskolarekiko harremana gurasoaren aldetik estuagoa izan beharko litzateke. Irakasleak izango garen heinean jakin behar dugu, irakasle eta gurasoen arteko erlazioa bi norabidekoa izan behar dela.




Psikologo honen aipamenak kontuan hartuta, haurraren ikasgela aldatu behar da beren bereizgarrietara. " Une batean beren beharretara moldatutako gela osorako programazio bat egiten ez bada, atera egin behar dira programa horretatik, gai batzuk landu ahal izateko". Hau da , gelako programazioa egokitzea komenigarria litzateke, hala eta guztiz ere haurrari diagnostikatu zaion hiperaktibitate mailaren arabera. Irakasleak porera desegokiak aztertu beharko ditu. Aztertu ondoren ondorio batzuk atera eta horren arabera programaziaren aldaketak egingo ditu. Hasieran umeak kanpo motibazioa izan behar du, baina pixkanaka pixkanaka hori alde batera utzi behar da eta barne motibazioa indartu behar du.

No hay comentarios: