jueves, 13 de septiembre de 2007

SARRERA:ARRETA GALDUA-HIPERAKTIBITATEAGATIKO ASALDURA



Lehenengoz sarrera txiki bat egingo dugu, gaia kokatuz eta sakonduz baita ere. Arreta Galdua-Hiperaktibitateagatiko Asaldura(
AGHA) arazo neuropsikatrikoa da, iturburu biologiko batek eragindakoa. Funtzio exekutiboak edo betearazleak eta ezagumendurako funtzioak eragozten ditu, eta portaerako asaldura azaltzen da haien ondorioz. AGHA sintomatologia funtzional bat adierazten duen arazo organikoa da. Hiru dira sintoma nagusiak edo guneko sintomak edo lehen sintomak: Arreta galdua, Hiperaktibitatea eta oldakortasuna.

Pertsonek arazoak bai adimimenean zein emozioetan izan ditzake,gizarte, eskola, zein familia mailan izan daitezkeen arabera.

Hiru azpitalde aipatu dezakegu AGHAan: Sintomatologia guztiz hartzen duena, arreta galdua nagusi duena, eta hiperaktibitatea-oldakortasuna nagusi duena, azken bi hauetan beste sintomatologia baretuta dagoelarik. Gehienetan hiru taldeko sintomak gertatzen dira pertsona berean, baina batzutan arreta galdua asko nagusitzen da.

No hay comentarios: